Python 02 – Python instalatzen.

Sarrera honetan azalduko dugu nola lor dezakegun Python-aren instalatzailea eta zelan instala dezakegun programa gure ordenagailuan, Linux Ubuntu edo Microsoft Windows sistema eragileak erabiltzen baldin baditugu.

1. Ubuntu sistema eragilean.

Python aurre instalatuta dator Ubunturen banaketan, baina gerta daiteke bertsioa zaharkituta egotea. Horretxegatik Pythonen 3.x bertsio berriena instalatzeko honako urrats hauek jarraitu beharko ditugu:

  • Alboko barran dagoen Ubunturen software-zentroa deitutako botoia – maletatxo laranja baten irudia duen botoia – sakatuko dugu. Ubunturen software-zentroaren leihoa zabalduko da.
  • ‘Python’ idatziko dugu Ubunturen software-zentroko goi-eskuineko bilaketa kutxan.

ubuntu_software_zentroa

  • Erakutsitako Software-zerrendan azkenengo bertsioa aukeratuko dugu, kasu honetan Python (v3.4)
  • ‘Instalatu’ botoia sakatuko dugu.
  • Sistemak administratzaile pasahitza eskatuko digu software berria instalatu ahal izateko. Pasahitza idatzi eta gero, ‘Autentifikazioa’ botoia sakatuko dugu eta programa instalatuko da.
2. Microsoft Windows sistema eragilean.

Instalatzeko Python Microsoft Windows sistema eragilean, lehengoz programaren  web-orrira (https://www.python.org/) joan beharko dugu eta  azkenengo Windowserako instalatzailea jaitsi beharko dugu.

python_windows

Windows instalatzailea jaitsi eta gero, bere ikonoan bi aldiz klikatuko ditugu eta Python instalatzeko ematen diren aginduak jarraituko ditugu:

Izengabea

  • Ordenagailuaren erabiltzaile guztientzat instalatzea aukeratuko dugu eta gero ‘Hurrengoa’ botoia sakatuko dugu.
  • Instalaziorako jatorriz proposaturiko direktorioan instalatuko dugu.
  • Programaren instalazioa egokitzeko urratsa saltatuko dugu eta,

python_instalatzen

  • prozesu honen bukaeran gure ‘Hasiera’ menuan Python3.x programa abiatzeko lotura agertuko zaigu. Lotura horrek IDLE izena izango du. Horrela Python instalatuta geratzen da eta prestaturik dago programatzen hasteko. Hurrengo sarreran gure lehenengo programa idatziko dugu.

Python 01 – Zer da Python?

Python, gure lehenengo programazio hizkuntza:

pythonPython ikasteko erreza den programazio hizkuntza da, hasi berria den programatzaile batentzat ezaugarri oso erabilgarri batzuk dituena. Bere kodigoa idaztea eta irakurtzea nahiko erreza da beste programazio hizkuntzekin konparatuz gero. Python hizkuntzak interaktiboa den geruza bat du, non zure aginduak sar ditzakezun eta ikusi agindu horiek egiten dutena.

Gainera mylogo_icon_128Python hizkuntzak ikasketa prozesua asko errazten duten baliabide batzuk ditu. Haien artean orain bi baino ez ditugu aipatuko: turtle modulua eta tkinter modulua. turtle modulua edo liburutegia Logo hizkuntzan oinarriturik dago, eta hezkuntzarako diseinatuta dago.

tkinter bibliotekak, erabiltzaileentzat  interfaze grafikoak (ingelesez Graphical User Interface) diseinatzea era erraz batean egitea ahalbidetzen du.

hello_tkinter_windows

Goikoa ikusita pentsa dezakegu Python hizkuntza bakarrik ikasketarako edo hezkuntzarako programazio hizkuntza bat besterik ez dela. Eta hori errealitaterik oso urrun dago. Hizkuntza hau oso zabalduta dagoelako zientzian eta industrian. Hemen hizkuntza hau erabiltzen duten enpresa eta administrazio batzuk: