Python 02 – Python instalatzen.

Sarrera honetan azalduko dugu nola lor dezakegun Python-aren instalatzailea eta zelan instala dezakegun programa gure ordenagailuan, Linux Ubuntu edo Microsoft Windows sistema eragileak erabiltzen baldin baditugu.

1. Ubuntu sistema eragilean.

Python aurre instalatuta dator Ubunturen banaketan, baina gerta daiteke bertsioa zaharkituta egotea. Horretxegatik Pythonen 3.x bertsio berriena instalatzeko honako urrats hauek jarraitu beharko ditugu:

  • Alboko barran dagoen Ubunturen software-zentroa deitutako botoia – maletatxo laranja baten irudia duen botoia – sakatuko dugu. Ubunturen software-zentroaren leihoa zabalduko da.
  • ‘Python’ idatziko dugu Ubunturen software-zentroko goi-eskuineko bilaketa kutxan.

ubuntu_software_zentroa

  • Erakutsitako Software-zerrendan azkenengo bertsioa aukeratuko dugu, kasu honetan Python (v3.4)
  • ‘Instalatu’ botoia sakatuko dugu.
  • Sistemak administratzaile pasahitza eskatuko digu software berria instalatu ahal izateko. Pasahitza idatzi eta gero, ‘Autentifikazioa’ botoia sakatuko dugu eta programa instalatuko da.
2. Microsoft Windows sistema eragilean.

Instalatzeko Python Microsoft Windows sistema eragilean, lehengoz programaren  web-orrira (https://www.python.org/) joan beharko dugu eta  azkenengo Windowserako instalatzailea jaitsi beharko dugu.

python_windows

Windows instalatzailea jaitsi eta gero, bere ikonoan bi aldiz klikatuko ditugu eta Python instalatzeko ematen diren aginduak jarraituko ditugu:

Izengabea

  • Ordenagailuaren erabiltzaile guztientzat instalatzea aukeratuko dugu eta gero ‘Hurrengoa’ botoia sakatuko dugu.
  • Instalaziorako jatorriz proposaturiko direktorioan instalatuko dugu.
  • Programaren instalazioa egokitzeko urratsa saltatuko dugu eta,

python_instalatzen

  • prozesu honen bukaeran gure ‘Hasiera’ menuan Python3.x programa abiatzeko lotura agertuko zaigu. Lotura horrek IDLE izena izango du. Horrela Python instalatuta geratzen da eta prestaturik dago programatzen hasteko. Hurrengo sarreran gure lehenengo programa idatziko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.